PASAIA | LAURAK BAT
Martxoaren 1 eta 2an egingo dute azoka, Antxoko Kultur Etxean. Sei establezimenduk izango dute postua.
Laurak Bat merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteak stock feria antolatu du hurrengo astebururako. Zehazki, martxoaren 1 eta 2an (ostirala eta larunbata) egingo dute, Antxoko Kultur Etxean. Honako establezimenduek izango dute postua: Basalore loradenda, Decoro moda, Ekilore, Mi Look, Suai Decoracion eta Nautica Muro. Bi egunetan 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik azoka.