Agrupación de Asociaciones de Comerciantes de Gipuzkoa

Ongi etorri Dendartean-era, jarraiguzu!

Neguko kale eta stock azoka egingo du Ordizianek ostiralean eta larunbatean

ORDIZIA | ORDIZIAN

Hamabi saltokik parte hartuko dute. Stock azoka 10:00etatik 14:00etara izango da goizez, eta kale azoka 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldez bi guneetan 17:00etatik 20:00etara erosteko aukera egongo da.

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak neguko azoka egingo du ostiralean eta larunbatean, udalaren eta Eusko Jaurlaritzako turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin. Ohi bezala, bi azoka gune egongo dira: batetik, stock azoka, Plaza Nagusian, eta bestetik, kale azoka, parte hartuko duten denden kanpoaldean, herriko toki ezberdinetan.

Hamabi saltokik parte hartuko dute neguko azokan; zortzik (Arantxa, Kixmi, Oskarbi, Palomo, Serendipity, Uriba, Vicuña Confeccion eta Vicuña Sport-ek) kale azokan jarriko dituzte haien produktuak salgai, denden aurrealdeetan, eta lauk Plaza Nagusian (Gofi Berri, Mirentxu, Ness By Esti Garcia eta Porfirio Fernandez-ek). Goizez, stock azoka 10:00etatik 14:00etara izango da, eta kale azoka ordubete gutxiago, 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldez, berriz, bi guneetan 17:00etatik 20:00etara erosteko aukera egongo da.

Prezio eskuragarriak

Ordiziako merkataritza sektorearen garrantzia azpimarratzeko eta hari hauspoa emateko ekimenetako bat da kale eta stock azoka. Gerturatzen diren herritarrek prezio eskuragarrian produktu eskaintza zabala erosteko aukera izango dute. Dendetan dagoeneko aurkitu daitezkeen produktuez gain, epe laburrean erakusleihoetan ikusgai jartzen hasiko diren udaberria-uda denboraldiko produktuak ere izango dira erosgai.

Goierritarrak gonbidatu dituzte “herria bizitzeko eta herriari bizia emateko aukera ona izango den ekintzan” parte hartzera. “Bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egiteko aukera izango dute ingurune erakargarri batean, Plaza Nagusian, hirigune historikoan eta Urdaneta kalean”.

Erosketa txartelak eta Dance Flow erakustaldia

Ekimena erakargarriagoa egiteko asmoz, 50 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dituzte azokan. Dantza emanaldia ere izango da Plaza Nagusian. Larunbatean, 18:30ean, Majori kiroldegiko Dance Flow taldeak ikuskizuna eskainiko du. Horrez gain, Garagartza Plazan dauden ohe elastikoetarako euro bateko deskontu txartelak lortzeko aukera eskainiko du Ordizianek hainbat dendatan erosiz gero.

Facebook
WhatsApp
Twitter
LinkedIn
Email
ES