Agrupación de Asociaciones de Comerciantes de Gipuzkoa

Ongi etorri Dendartean-era, jarraiguzu!

Euskararen erabilerari buruzko kanpaina hasiko du Zaparraie euskara taldeak

Azpeitian «ia %90ek badakigu euskara eta ia denok hitz egiten dugu euskaraz. Baina oraindik gazteleraz soilik dauzkagu hainbat esparru», diote

AZPEITIA

Zaparraie euskara taldeak kanpaina berri bat ipiniko du abian aurki. Azpeitian «nonahi eta noiznahi euskaraz bizi gaitezen» abiatuko du egitasmoa. Ostalaritza, merkataritza, herriko elkarteak, administrazioa edota herritarrak hartuko dituzte kontuan. Euskara taldearen esanetan baliabideak eta laguntzak badaude euskaraz aritzeko eta Zaparraiek berak ere emango du laguntzen eta jakingarrien berri, eta hauen jarraipena ere egingo du «ondo egindakoak publikoki aipatuz eta urraketak salatuz», azaldu dute.

Kanpainaren helburuen berri ematerakoan hainbat eragileren eta herritarren lana ere goraipatu dute Zaparraieko kideek. «Azpeitian eragile eta herritar asko eta asko ederki ari dira euskararen berreskurapenerako pauso praktikoak ematen. Segitu horrelaxe!« animatu dituzte. Hala ere, oraindik pauso hori eman ez dutenei, emateko «exijitu» diete.

EL DIARIO VASCO

Facebook
WhatsApp
Twitter
LinkedIn
Email
ES