BI-TARTEAN | URRETXU-ZUMARRAGA
Bi-Tartean merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteak irudi berria du. Herritarrek irudiak aurkeztu zituzten, epaimahaiak bi aukeratu zituen eta bezeroek Ibon Elgarresta Segurola zumarragarrarena hautatu zuten. Gaur eman dute jakitera irudi berriaren egilearen izena.
Izan ere, gaur egun handia da merkatarientzat: Merkatariaren Eguna ospatzen ari dira, bezeroekin batera. Dendak eta kaleak apaindu dituzte eta merkatari bakoitzak eguna bezeroekin nola konpartitu erabaki du. Batzuk modu berezian apaindu dute dendaren kanpoaldea, beste batzuk mokadutxo bat eskaini dute edo zozketaren bat egin dute…
Iluntzean, dendak itxi ondoren, merkatari guztiak Urretxuko Iparragirre plazan elkartuko dira. Bertan, mokadutxoa egingo dute eta taldeko argazkia aterako dute.
Beheko argazkian, Zumarragako Soraluze kaleko merkatariak.