Agrupación de Asociaciones de Comerciantes de Gipuzkoa

Ongi etorri Dendartean-era, jarraiguzu!

«Herriko merkatari txikien sustapena bilatzen dugu»

Hondarribiko San Pedro kaleak ‘Hondarribia Summer Market’ udako azokaren laugarren edizioa hartuko du aste-bukaera honetan, abuztuak 12 eta 13, «herriko merkatari txikien sustapena» bilatzeko helburuarekin, antolatzailek aurkezpenean nabarmendu bezala.

  • Larunbata 12
  • 11:00: Merkatuaren irekitzea
  • 12.00: Haurrentzako tailerra: «Tutti frutti girlanda». Sormen tailerra 5-11 urte bitarteko haurrentzat
  • 13.00: Bertako produktuen dastaketa Done Pedrorekin
  • 17.00: Haurrentzako tailerra «Karramarro koloretsuak». Sormen tailerra 5-11 urte bitarteko haurrentzat.
  • 20.00: Sari eta oparien zozketa
  • 22.00: Merkatuaren itxiera
  • Igandea 13
  • 11.00: Merkatuaren irekitzea
  • 12.00: Haurrentzako ekintza: «Mural pintaketa». Sormen tailerra 5-11 urte bitarteko haurrentzat
  • 13.00: Bertako bermut dastaketa Vermukarekin
  • 13.00: Zuzeneko musika: Aria
  • 19:00: Sari eta oparien zozketa
  • 20.00: Merkatuaren itxiera

Tailerretan izen ematea doan eta mugatua izango da merkatuan bertan

Aurreko urteetan bezala, udako merkatuak bertako merkatariak bilduko ditu, eta Hondarribiko biztanleei zein hirira iristen diren bisitariei zuzendutako produktu-sorta zabala eskainiko dute. Goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara lehen egunean eta bigarrenean 20:00ak arte, egitarau oparoa aurkeztu dute sustatzaileek. Hori bai, eguraldi txarra eginez gero, merkatua bertan behera geratuko dela aurreratu dute.

Merkatua Hondarribiko Udalak antolatzen du, Amuitz Hondarribiko Dendarien Elkartearekin elkarlanean, eta 18.000 euroko aurrekontua du. Udalerriko merkatariek produktuak kalera ateratzeko aukera izango dute. «Herriko merkatari txikien sustapena bilatzen dugu eta antolatu diren ekintzek hiriari bizitasun gehiago ematen lagunduko dute, giro interesgarria sortuz», azaldu du Igor Enparan alkateak.

Bestalde, Amuitz Dendarien Elkarteko lehendakari María Carrerak merkatura joateko deia egin die herritarrei eta bisitariei, «Hondarribiko merkatari eta artisauok produktu bereziak prestatu ditugulako». «Aurreko esperientziak oso onak izan dira, eta aurten ere hala izatea espero dugu», amaitu du.

Facebook
WhatsApp
Twitter
LinkedIn
Email
ES