Agrupación de Asociaciones de Comerciantes de Gipuzkoa

Ongi etorri Dendartean-era, jarraiguzu!

Black Friday kanpaina dela eta, Espainiako Merkataritza Konfederazioak (CEC), milioi erdi enpresa txiki baino gehiago ordezkatzen dituen erakundeak, Kontsumo Ministerioari eta administrazio eskudunei eskatu die areagotu dezatela gure herrialdean jarduten duten merkataritza elektronikoko plataforma handien gaineko zaintza, bereziki, esaten dutenez, publizitate engainagarria eta berez halakoak izango ez liratekeen ustezko deskontuak behin eta berriz egiten dituztenak.

Rafael Torres CECeko presidenteak azaldu duenez, “2023ko Black Friday egunean hainbat enpresa edo plataformari beherapen faltsuak aplikatzeagatik ezarri berri dien Kontsumo Sailaren jardunak erakusten du badaudela kontsumitzaileen eskubideen aurkako jardunbideak, merkatua desitxuratzen dutenak eta merkataritza txikiari kalte larria egiten diotenak”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude