AZKOITIA | HERRIXEN
Iraurgi Berritzenek, eta Herrixen eta Bertan merkatari elkarteek bultzatuta, arraspa txartelen kanpaina egin berri da eta herri bakoitzean 500 euroko sari bat eta bost 100 euroko banatu dira. Azkoitiko kasuan, 500 euroko sari nagusia Etxaniz autoeskolan egokitu da, eta 100 eurokoak Laztane estetika zentroan, Errexil tabernan, Mari frutategian eta Presalde gozotegian. Hala ere, oraindik beste 100 euroko sari bat geratzen da banatzeko.