Zumaiako merkatari elkarteak, eguneroko lanean oinarrituta, hainbat ekimen atera ditu aurrera azkeneko urteotan, hala nola, 2008ko Uztailean Ondartxo enparantzan ospaturiko outlet merkealdi azoka, hurrengo urteetan ere harrera handiarekin ospatu dena, 2008ko Azaroan martxan jarritako leialtasun txartela ahaztu gabe.
Orain dela gutxi arte, ekintza guztien finantziaketa elkartearen berezko baliabide eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzetatik zetorren. Kontuan izan, 2008aren erdialderarte elkartekide kopurua ez zuela gaur egun duen adierazgarritasuna lortu.
Izan ere, Victoria de Elizagaratek eta Pilar Zorrillak, udalaren enkarguz landutako Zumaiako Merkagune Merkataritza Marketin Plana inflexio puntu bat suposatu zuen. Azterketa honek udala eta elkartearen arteko lankidetza garaia ekarri zuen, finantziaketa gune egonkorragoa lortuz.
Marketin Plan honek, eragile pribatu eta publikoek Zumaiak dituen indargune, argalgune, aukera eta mehatxuak ezagutzeko duten ardura jarri du mahai gainean. Ezagupen honen ondorioz, estrategia berriak aurrera eraman ahal izango ditugu, Zumaia merkatalgune sendoa bihurtu dadin.
Ezinbestekoa da, hala nola, Zumartiaren sorrerarekin udalak hartutako konpromezua aipatzea; urtero ehuneko 80aren diru ekarpenaren bidez zerbitzusektorean funtsa duen proiektua martxan jarri ahal izango dugu, Zumaiaren irudia eredu bihurtuz biztanle eta bisitari guztientzat.
Zumaiako merkatariek garrantzi handia ematen diote udalarekin kooperazio estrategiak lortzeari, batipat, aparkamendu arazo eta hirigintza hobekuntzei dagokienez. Azken finean, elkarteko merkatariei komeni zaie, gehien bat, udalarekin kooperatuz lortuko diren garapenak lortzea.
Hala eta guztiz ere, datuen arabera;
Bestalde, ostalaritza sektorearen ehuneko 80,56a udalarekin elkarlana garatzearen alde baldin badago ere, bi ostalari bakoitzeko batek (hau da, ehuneko 50ak) ez du uste elkarlana dagoenik.
Nahiz merkataritzan, nahiz ostalaritzan, gehiengo handi batek uste du guztiz mesedegarria litzatekeela merkatariak, zerbitzu enpresak eta udalak osatutako plataforma sortzea, zerbitzu sektorea garatu eta Zumaia herri bezala dinamizatzearen helburuarekin.
Bestalde, plataforma sortu bezain laister, ostalaritza sektoreak, animazio aktibitateak ditugun egunetan hurrengo eskaintzak aurrera eramango ditu: