DENDARTEAN, Gipuzkoako Merkatari, Ostalari, Zerbitzu Enpresa eta Autonomo Elkarteen bilkura da.
Bere ibilbidea 2001eko maiatzean hasi zuen. Gipuzkoako herri eta gremio elkarteak talde batean bildu eta antolatuko zituen elkarte bat sortzeko helburuan egindako esfortzuak gauzatzea suposatu zuen. Gipuzkoako merkatari elkarte egitura sendo eta eraginkor bat osatzeko beharraren inguruan kontzientziatzearen ondorioa izan zen.
Bilkuraren erronka nagusia honakoa da: egokiak diren foroetan parte hartuaz eta erakundeekin elkarlana sustatuaz, sektorearekin erlazionaturik dauden erabakiak hartzeko garaian, merkataritzaren ahotsa kontuan hartzea.
HELBURUAK
DENDARTEAN ondoren aipatzen diren HELBURU zehatzekin sortu zen.
- Bere kide guztien interes ekonomiko eta profesionalen ordezkaritza, defentsa, sustapena eta difusioa.
- Hiri/herri marketinarekin eta Gipuzkoako merkataritzaren irudiarekin zerikusia duen ororen garapena.
- Merkataritzarekin lotura duten hirigintza planen azterketa, garapena eta egikaritza.
- Elkarteen bidez, herri merkataritzako bezeroen beharrak jaso eta beren itxaropen eta nahiak betetzeko lan egin.
- Herritarrak, merkataritzaren garrantziaz ohar daitezen lan egin. Herrietako merkataritzan erosketak eginaz ingurugiro, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna bultzatzen delarik eta ondarearen banaketa justuagoa egiten delarik.
- Herri merkataritzaren kalitate irudia transmititu.
- Sektorearen modernizazioaren alde lan egin, kudeaketa errazten duten tresnen bidez, eredugarriak diren merkatariak animatuz eta burutu beharreko ekintzetan lagunduaz, eta gainontzekoak egunetik egunera lehiakorragoak izatea dela bidea kontzientziatuz.
PAUSU BAT GEHIAGO ELKARLANEAN
2010ean DENDARTEAN eta BIZKAIDENDAK-ek EUSKALDENDAK sortu zuten: Euskadiko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresen Konfederazioa. Gaur egun, Arabadendak, Bizkaidendak eta Dendartean Elkarteez osatuta dago eta 3000 enpresa txiki inguru batzen ditu.
Elkartze honi esker, Euskadiko elkarte sareak antolatzeko eta koordinatzeko eta proiektu interesgarriak sortzeko aukera eman digu.
PROIEKTUAK
DENDAGO! EUSKADIKO MERKATARIEN ONLINE DENDA: www.dendago.com
Euskal Herriko merkataritza-sektorearen beharrei erantzunez Dendago market gunea sortzen da, Euskal Herriko merkatarien online denda.
Plataforma Euskal Herriko merkatarientzat garatua izan da, beren jarduera ekonomikoa internetez garatu dezaten modu erraz eta autonomoan. Era berean plataforma herritar guztiei zuzenduta dago, Euskal Herriko, edo beste edonongoak izan erosketak internetez egin ahal ditzaten.
EUSKALDENDAK Elkartearen bitartez bultzatutako egitasmoa eta Elkarmediak garatutako plataforma.
EUSKO JAURLARITZAKO TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO EGITASMOA
EUSKAL PRODUKTUAK: www.euskalproduktuak.org
EUSKALDENDAK, Euskadiko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza Eta Kontsumo Sailaren laguntzaz, ekoizleen web bertsio berria plazaratu du.
Web honek tokiko ekonomia sustatzea du helburu, merkatarien hornitzaileak bere tokitik, ahalik eta hurbilen izatea erraztu nahi du.
EUSKALDENDAK Elkartearen bitartez bultzatutako egitasmoa.
EUSKO JAURLARITZAKO TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO EGITASMOA