PAZKO ASTERAKO IBAI-ARTEKO PROPOSAMENA FAMILIENTZAT

Baduzu Pazko Asterako planik? 2 eta 7 urte bitarteko haurrak badituzu familian parte hartzeko proposamen batekin gatoz Ibai-Artetik.

Ibai-Artek familientzako jolas bat antolatu du apirilaren 6tik 9ra bitartean gauzatuko dena. Nola parte hartu? Oso erraz.

1-      Kids&Us establezimendutik pasa jolasean parte hartzeko zigiluen txartela jasotzera, apirilaren 6tik 9ra, goizeko 8.30etatik 15.00etara.

2-      Kanpainan parte hartzen duten saltokietatik pasa eta bertan parte hartze txartelean zigilatzea eskatu. Zigiluaz gain sorpresa izango duzue saltoki bakoitzean.

3-      Parte hartze txartela Kids&Us-en entregatu apirilaren 9ko 15.00ak baino lehen.

4-      Sarien zozketan parte hartu.

Ikusten duzuen bezala oso erraza da, zigiluen txartela eskuratuta, parte hartzen duten saltokietatik pasa besterik ez da egin behar eta sari segurua izango duzue, parte hartu!!

#ArrasatekoMerkataritzaTxikiaBabesten  #ArrasatekoOstalaritzababesten #NikArrasaten #IbaiArte

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira