LORTU GURE ASPACEKO LAGUNEK EGINDAKO BITXIETAKO BAT

Martxoaren 20a bitartean, Ibai-Artetik, besteak beste Xabik, Juan Luisek, Asierrek, Estebanek, Soniak, Anak, Donatok, Mikelek, Sistik, Estik, Elisabethek, Vanesak, Nereak, Josunek, Luisek eta Liernik egindako  neurri desberdinetako saski eta lanparak jarriko ditugu gure bezeroen eskura. Nola?

Oso erraza! Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure argitalpen hau. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Opari hauen banaketa martxoaren 20an egingo dugu, goizeko 9etatik eguerdiko 14etara bitartean. Aspaceko lagunak Arrasateko Udalak antolatutako Baserritarren Azokan postu bat jarriko dute eta ordutegi horren barruan dauden produktuetatik gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezakezu.

Gainera, Baserritarren azokan produktu gehiago erakutsiko dituzte, beraz, gerturatzeko eta zure saskia eskuratzeko aukera ere izango duzu!

Parte hartu eta zorte on!!