Arrasate Blues barnean gozatu genuen TRAVELLIN' BROTHERen kontzertua 2020 urteko 3. kontzertu onena izendatu dute EL CORREOko musika atalean!!!

Pandemiaren ondorioz zuzeneko musikaren agenda erabat murriztu den 2020 urte honetan, bizkaiko taldeen lau kontzertu,  galiziarren bat eta poloniarren beste bat nabarmendu dituzte, hirugarren postuan jarriz uztailaren 18an, @arrasateblues barnean, Arrasateko Herriko Plazan gozatu ahal izan genuen Travellin’ Brothers taldearen kontzertua.

Ohore handia da @arrasateblues -arentzat @elcorreo_com zerrendan Arrasaten egindako @travellin_brothers taldearen kontzertua Euskadiko urteko hirugarren kontzertu onena izatea. Gainera, esan digutenez, Iker Piris eta Niko Wayne-Toussanten kontzertua ere onenen artean dago. Eskerrik asko Arrasate Blues jaialdian nolabait parte hartzen duzuen guztioi.

Albiste onek ikaragarri poztu gaitu eta elkarteari indarra eman dio orain arte bezala Arrasatearren eta Arrasateren alde lanean jarraitzeko.

Bizi, erosi, goza Arrasate! Nik Arrasaten!

Informazio gehiago…

https://www.elcorreo.com/culturas/musica/seis-mejores-conciertos-20201231131438-nt.html

#arrasateblues #ArrasatekoMerkataritzaBabesten #ArrasatekoOstalaritzaBabesten #NikArrasaten #IbaiArte