HAUSPO EGUNA

TRIKITIXA SOINUAK ARRASATE GOZATZEN


Azken urteetako dinamikari jarraituz, Ibai-Artetik Hauspo eguna antolatu dugu urriaren 3rako, larunbata, udalerria girotu eta merkataritza aktibitatea suspertzeko asmoz. Egun osoko ekimen bat izango da, trikitixa munduari lotuta. Egun honetarako egitarau oparoa antolatu dugu:



Egunari Euskal Herritik datorkigun Sorgiñak taldearekin emango diogu hasiera, Kepa Junkera handiaren ikasleekin sortutako taldeaz. Ondoren, Galiziatik Tanxugueiras taldea dator Olaia Maneiro, Sabela Maneiro eta Aida Tarríoren eskutik Galiziako folkaren iraultzak ahots, pandero eta argiak areagotuz, bertsio ausartena eskainiz. Eta azkenik, Euskal Herritik ere, Amak taldea daukagu gure artean. AMAk taldea Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solanok osatzen dute. Guztiak emakumeak, taula askorekin eta guztiak amak. 90eko hamarkadatik trikiaren erreferente diren eta soinu hau biziberritzen ari diren lau emakume izango ditugu taularen gainean egunari bukaera ezin hobea emateko.


Saltoki txikiei eskaintzen diezun laguntza saritu nahi dugu, hori dela eta, urriaren 3an egingo dugun Hauspo Eguneko kontzertuetarako doako sarrerak erreserbatzeko aukera eskainiko dizugu https://kupoiak.ibaiarte.eus/ . Anima zaitez eta egin erreserba lehenbailehen!


Ezin duzu galdu!! Bizi, erosi eta maite Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!


Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Trikitixa Eskolarekin batera eta Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.


*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira