Aterpeak Bezeroen Hamabostaldia egingo du irailaren 30tik urriaren 11ra

Aterpeak iragarri zuen Bezeroen Hamabostaldia irailaren 30tik urriaren 11ra bitartean egingo dela Lasarte-Oriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan. Egun horietan erosketak 83 establezimenduetan egiten dituztenek erosketa-bonuetan 1.300 euro lortzeko aukera izango dute.

Aterpeako hainbat kide, Lasarte-Oriako alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia aurrean zituela, Ramón Ormazabalek Aterpeako Bezeroen Hamabostaldia aurkeztu zuen, urteko kanpaina garrantzizkoenetako bat izango dela adieraziz. Kanpainaren helburua Lasarte-Oriako bezeroak fidelizatzea da, bai eta herriko sektorea dinamizatzea ere, jendeak beste herri batzuetan, zentro komertzialetan edo Internet bidez erostearen aurrean.

Bezeroen Hamabostaldian zehar beren erosketak edo kontsumoak kanpainan parte hartzen duten 83 establezimenduetan egiten dituztenek zozketa baterako txartelak jasoko dituzte. Urriaren 16an, 15:00ean, Villa Mirentxun egingo da zozketa publikoa, guztira 1.300 euro egiten duten erosketa-bonuak banatzeko. Ekitaldi horretan 100 euroko hamairu bonu zozkatuko dira.

Programak 4.275 euroko kostua du, eta Lasarte-Oriako Udalak 1.221 eurorekin finantzatuko du

 

Gehiago kategoria honetan: