Javier Hurtado sailburuak turismo-sektorea babesteko beste neurri batzuen berri eman du Turismo Mahaian

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua buru zela bildu da gaur, modu telematikoan, Turismo Mahaia, eta bertan euskal turismo-sektorearen egungo egoera izan dute aztergai. Mahaian parte hartu dute Saileko kideek, Goyo Zurro Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak eta Jesús García de Cos Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, aldundietako ordezkariek, euskal hiriburuetako udaletako ordezkariek, Eudelekoek, merkataritza-ganberetakoek, unibertsitatekoek, turismo-eskoletakoek, ostatu-sektoreko enpresetako ordezkariek, ekitaldi-antolamenduko enpresetakoek, bidaia-agentzietakoek, turismo-gidarien ordezkariek, turismo aktiboko enpresetakoek, ostalaritza-elkarteetakoek, kontsumitzaileen elkarteetakoek eta sindikatuetako ordezkariek.

Bilerari hasiera emateko, sailburuak legealdi honetarako Sailaren ildo estrategikoen berri eman du, eta Covid-19ari aurre egiteko zer neurri hartzen ari diren azaldu du. Neurri horien artean dago tramitatzen ari diren laguntza-programen egoera.

“Legealdiaren lehen 100 egunetan, sektore horien ezohiko premiei aurre egiteko aparteko 40 milioi euro gehitu dizkiogu Sailaren erresistentzia-planari (aurrekontuz kanpoko zenbatekoa), 70 milioira iritsi arte. Hartara, Covid-19aren ondoriozko laguntzak handituko dira, eskaera guztietara irits daitezen eta euskal ostalaritzarentzako beste laguntza-programa bat sor dadin. Programa horrek 30 milioi izango ditu” eman du aditzera sailburuak.

Behin ostalaritzarako laguntzei helduta —itxiera-neurrien ondorioz haien egoera premiazkotzat jo baitzen—, “turismo-sektoreko gainerako agenteei eusteko neurriak ezarri behar ditugu orain, martxotik jarduera ia etenik izan baitute. Horregatik, euskal sektore turistikoari eusteko laguntza-programa bat jarriko dugu martxan urtarrilean. Programa horren xehetasunetan ari gara lanean Ekonomia eta Ogasun Sailarekin, eta egun hauetan zuekin ere koordinatu nahi dugu”, azaldu du turismo-sektoreari zuzenduta.

Sailburuak aditzera eman duenez, neurriak hartzea “Sail honen eta Gobernu honen gainetik dago, baldin eta neurrien eraginkortasuna eta zorroztasuna areagotu nahi badugu”. Horrela, “mundu osoko pandemia batean, erakunde eta administrazio guztion erantzuna koordinatu behar da, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren erresistentzia-plana osatzeko zeharkako neurriak jorratuz”.

Hori dela eta, bilatu nahi izan da, batetik, euskal turismo-sektoreari eusteko laguntza-programa hori bat etortzea eta osagarria izatea Espainiako Gobernuaren Planarekin —bihar aurkeztuko da Gobernu Kontseiluan—,eta, bestetik, bilatu nahi izan da 2021eko aurrekontu-bermeak edukitzea eta sektorearekin koordinatuta egotea, sektorearen premiei aurre egiteko garaian.

Horrenbestez, Sailaren helburua izango da zuzeneko laguntzek pisu handia izatea Erresistentzia Plana turismo-sektorera zabaltzeko programan, baita turismo-sektoreari laguntzeko beste neurri batzuk ere. Datozen egunetan bilerak egingo dira inplikatutako agenteekin, laguntzen xehetasunak itxi daitezen.

 

Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Javier Hurtado sailburuak turismo-sektorea babesteko beste neurri batzuen berri eman du Turismo Mahaian (euskadi.eus)

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 34
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus